Gaur
egun LHn eta DBHn ikasten duten gazteek belaunaldi digitala osatzen
dute. Garai digitalean jaio dira, teknologia berriek gidatutako
garaiean. Gaur egun urte beteko denbora tartean teknologia berrien
aurrerapena izugarria da eta batzuetan zaila egiten zaigu aldaketa
guztiak barneratzea. Bestalde, belaunaldi digitalak arazorik gabe
ulertzen ditu aldaketa hauek guztiak. Izan ere, beste ezaugarri batzuk
dituen belaunaldiaren aurrean gaude:
- Abiadura azkarrekoa: azkar barneratzen dituzte teknologiei dagozkien aldaketak.
- Hipertestualak: telebista ikusten, sare sozialetan, mobilakin mezu bat bidaltzen eta abesti bat jeisten dituzte momentu berean.
- Testuek ilustratzen dute irudia.
- Ekintzaileagoak dira hartzaileak baino
- Teknologia berrien lagun dira eta ez dira hauen beldur.
Euskal Curriculumak, LOEk eta Europako Curriculumak konpetentzia digitala proposatzen dute, hots: Derrigorrezko hezkuntza amaitzen duen gazte batek gai izan behar du IKTak etikoki eta egoki erabiltzen, hauek erabiltzea eskatzen dioten bere bizitzako arlo guztietan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario