"The constantly changing environment requires our generation to acquire a new way of thinking, acting and communicating by being adequately equipped"
miércoles, 10 de abril de 2013
Guión del cuento "Nire aita etxekoandrea da, eta zer?"
NIRE AITA ETXEKOANDREA DA, ETA ZER?
Eskolan lanbideen eguna izan da. Idazlan bat egin behar dugu. gelako lagunen aitak arotzak, abokatuak, taxistak, kazetariak… dira eta nirea etxekoandrea da.
– Ja, ja, ja … luciren aita etxekoandrea da !! Lagunek barre egin didate.
- Miri, miru, mari, aita sukaldari ! Miri, miru, mari … abestu zidaten burlaka.
- Nire aita etxekoandrea da, eta zer? Esan nuen nik erdi haserre
Egun hartan oso umore txarreko itzuli nintzen etxera. Banekien aita etxean egongo zela, eta eskerrak !
Aitak zerbait barregarria kontatu zidan, animatzeko. Gure aita oso ona da xelebrekeriak kontatzen.
Egun batean, txokolatezko pastel bat egin genuen askaltzeko. Gero, aitak, eskuak atzekaldean gurutzatu eta pastela hozkadaka jaten erakutsi zidan. Primeran pasatu genuen !
Beste egun batean, arropak esekitzen laguntzeko eskatu zidan aitak. Amaren soineko bat zabaltzen ari ginela, haizeak egan eraman zigun. Xagu zahar laranja bat zirudien
Azkenean, leihotik begira zegoen auzotar baten buru gainean geratu zen. Oso barregarria izan zen.
Bainuontzian igeri egiten ere uzten digu, garbantzuei bezala azala ximur-ximur egin arte. Horrelakoxea da gure aita, zoragarria.
Azkenean, gauza hauetaz pentsatzen aritu ondoren, oso gustura egin nuen eskolako lana.
Biharamunean, ozenki irakurri nuen idazlana gelan. Gelako guztiak harriturik eta inbidia pixka batekin geratu ziren. Nire aita ezagutzeko gogoa sartu zitzaien eta askaltzera gonbidatu nituen.
Aitak bost txokolatezko pastel egin zizkigun eta eskuekin ukitu gabe jan genituen. Zeharo dibertigarria izan zen !
Edozein lanetan garrantzitsuena lana ongi egitea da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario