jueves, 31 de enero de 2013




Informazio Teknologiak Hezkuntzan           eta Hiritartasunean


Hik hasik bere alean TIEC kongresuaren inguruan izandako ekarpen eta ondorioak zeintzu izan ziren azaltzen ditu, hots, teknologia berriak gure eskola eta ikastoletan izaten ari diren murgiltze azkarraren inguruan. Aipatu kongresua 2002. urtean eginikoa izanda ere abiapuntu egokia iruditzen zaigu nahiz eta jakin IKT-ak orduz geroztik aldaketa handia jasan duten.

Hiru egun trinko iraun zuen kongresuak eta agerian gelditu ziren hezkuntza munduan gabiltzan guztiok IKTak erabiltzean ditugun zalantzak, segurtasun eza, beldurrak... Aldi berean, horietxek izan dira TIEC eko kongresua aberats bihurtu zutenak; beste profesional batzuekin izandako elkarrizketak, besteen esperientziak, iritziak... .

Errealitate konplexu batean aurkitzen gara eta tokian tokiko testuinguruari erreparatu beharko zaio erabilpen egoki eta tamainako erantzuna emateko. Irakasleen etengabeko birziklapena ezinbesteko tresna izango da horretarako.Gure esku dago beraz , aurrera!

1 comentario: